PRENTSA OHARRAK

Gaur argitaratu dira kultura kanpoan zabaltzeko diru-laguntza berriak

2012-03-30

2012.03.30 Etxepare Euskal Institutuak iaz hartu zituen bere gain kultura kanpoan zabaltzeko diru-laguntzak. Aurten,  deialdiak berrikusi eta, kultur eragileen laguntzarekin burututako eta segida izango duen hausnarketa prozesu baten ondoren, zabalkunderako deialdiak eraldatzea erabaki du, Aizpea Goenaga zuzendariaren esanetan, “kalitatea, gardentasuna eta berdintasuna bermatzeko xedearekin”. Oinarriak gaur aurkeztu eta plazaratu dira.
 
 

Aizpea Goenaga gaur, deialdi berriak aurkeztu eta gero

 

 Ondorioz, bi [...]

EUSKAL KULTURAK UNAM HARTU DU

2011-12-02

Mexiko D.F., 2011ko abenduaren 2a.- Berrehun pertsona inguru gerturatu ziren atzo UNAMen (Mexikoko Unibertsitate Autonomoa) ospatu zen euskal kulturaren inguruko jardunaldira. Hilaren 3an Euskararen Eguna dela eta antolatu den programaren barruan kokatzen da jardunaldia.
Arratsaldeari hasiera emateko Felipe Ugarte eta Beñat Iturrioz txalapartariek saio bat eskaini zuten Xabi eta Fredi Paya bertsolariekin batera, kultura fusio berezia [...]

ANJEL LERTXUNDIK ‘ETXEKO HAUTSA’ (‘LOS TRAPOS SUCIOS’) LIBURUA AURKEZTU DU GUADALAJARAKO LIBURU AZOKAN

2011-11-30

2011ko azaroaren 30. Anjel Lertxundi idazle euskaldunak (Orio, 1948) bere azken eleberria, Los trapos sucios, aurkeztu zuen atzo Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokako Los lectores presentan atalean. Idazlearen editore Jorge Gimenez eta literatura kritiko Mari Jose Olaziregi ere aurkezpen ekitaldi horretan izan ziren, eta adin desberdineko hiru irakurlek eleberriaren gaineko beren ikuspegia azaldu zuten. Hiruren ustetan, [...]

EUSKAL KULTURA GUADALAJARAKO LIBURU AZOKAN ETA MEXIKO HIRIAN

2011-11-24

Mexiko Hiria, 2011ko azaroaren 23a.- Euskadiko dozena bat argitaletxe joango dira aurten azaroaren 26tik abenduaren 4ra ospatzen den Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokara. Anjel Lertxundi idazleaz gain, Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, eta Mari Jose Olaziregi, Etxepareko euskara zuzendaria izango dira bertan, Eusko Jaurlaritzaren Mexikoko Delegaritzaren eskutik.
Etxepare Institutuaren helburua euskara eta euskal kultura nazioartean zabaltzea [...]

Etxepare Institutua Kataluniara iritsi da

2011-11-16

Etxepare Euskal Institutua, euskara eta euskal kulturaren nazioarteko sustapen eta zabalkuntzarako Eusko Jaurlaritzako erakunde publikoa, Bartzelonan aurkeztu da gaur arratsaldean.
Bertako zuzendariak Katalunia eta Euskadiren arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu du, eta “gure kulturentzako espazioa” aldarrikatu du.
Etxeparek arte eszenikoen inguruko mahai-inguru profesional bat antolatu du, eta bihar “Hostoak” ikuskizuna aurkeztuko du.

Etxepare Euskal Institutuaren, euskal kultura nazioartean sustatu [...]

Etxeparek diru gehiago erabiliko du euskal kultura nazioartean zabaltzeko

2011-11-14

Etxepare Euskal Institutuko Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua gaur arratsaldean bildu dira Gasteizen, 2012ko aurrekontuen aurreproiektua, jarduera-plana eta Institutuaren plan estrategikoa aurkezteko.
Etxepare Euskal Institutuak 2.8 milioiko aurrekontua izango du, 2012ko jarduera sendotzeko. Zenbateko hau aurreko urtean izandakoaren ia berdina da. Lehenengo urtean Institutuaren oinarriak finkatzeko lan handia egin zen. Horren ondoren, 2012an kultura nazioartean zabaltzeko eta [...]

Etxepare Euskal Institutuaren aurkezpena Katalunian

Datorren asteazkenean, azaroak 16, arratsaldeko 17:00etan, Bartzelonako L’ Auditori-n, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, Aizpea Goenagak, Institutuaren helburuak eta Katalunia eta Euskadiren arteko harreman kulturalak sustatu eta estutzeko ekimenak azalduko ditu.
Etxeparek lehengo zangoa jarriko du Katalunian Arte Eszenikoen Katalunia-Euskadi Foroa (azaroak 16, 18:00etan L’ Auditori-n) antolatuz eta ‘Hostoak’ (azaroak 17, 21.00etan L’Auditori-n) ikuskizuna aurkeztuz.
1. Prentsaurrekoa
Eguna: azaroak [...]

EH SONA 2011

2011-10-28

Euskal Herria Sona musika jaialdia bere hamalaugarren ediziora iritsi da aurten. Euskal Etxeak antolaturiko eta Etxepare Institutuak babesturiko jaialdia Bartzelonako musika eta kultur zirkuituetan erabat sendotua dago, euskal musika taldeak sustatu eta ezagutzera emateko plataforma moduan funtzionatzen duelarik.
Jaialdiak helburu bikoitza du. Alde batetik, gaur egungo euskal musikaren erakusleiho bat izatea, eta beste alde batetik, taldeei [...]

Londresko ‘The Language Show’ azokatik Berlingo ‘Expolingua’-ra

Etxepare Euskal Institutua Berlinen da, Expolingua 2011 azokan. Gaur hasi eta datozen hiru egunetan (urriak 28, 29, 30) euskarak beste herrialdeetako hizkuntzekin bat egingo du hizkuntzen erakusleiho den azoka horretan.
Aurreko asteburuan Londresko The Language Show bisitatu ostean, euskara presente izango da “Euskara, jalgi hadi mundura” stand-arekin gaur hasi eta igandera arte (urriak 28, 29 eta [...]

Euskara Londreseko The Language Show azokan da

2011-10-22

Etxepare Euskal Institutua Londresen da, The Language Show 2011 azokan. Atzo hasi eta datozen bi egunetan (urriak 21, 22, 23) euskarak beste herrialdeetako hizkuntzekin bat egingo du hizkuntzen erakusleiho den azoka honetan.
Londres, 2011ko urriaren 22a. Etxepare Euskal Institutua, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, Londresen da The Language Show 2011 hizkuntza azokarako prestatu duen “Euskara, jalgi hadi [...]