BALIABIDEAK

Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntzak eskatzeko epeak zabalik

2012-04-20 Etxepare Euskal Institutuak aurten kudeatuko dituen diru-laguntza deialdi guztiak zabalik ditu dagoeneko. Martxoaren 30ean argitaratu ziren kultura kanpoan zabaltzeko eta azoka eta jaialdietara joateko emango diren laguntzen baldintzak; apirilaren 16an, berriz, euskara edo kultur-programa bereziak kanpoan burutzeko eta  literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak. Deialdi guztietan eskabideak bidaltzeko epea indarrean dago oraindik.

Deialdien oinarriak: 

- Arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura 2012. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntza deialdia 

- Euskararen eremu geografikotik kanpo, 2012. urtean eta merkatu izaerarekin antolatutako azoka eta jaialdi profesionaletan parte hartzeko diru-laguntza deialdia

- Euskararen jabari geografikotik kanpora euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultur programa edo jarduera bereziak 2012. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

- Literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak emateko prozedura arautzen duen diru-laguntza deialdia

Bestalde,  atzo argitaratu zen Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean Akitania eta Euskadiren arteko lankidetza-proiektu mugaz gaindikoetarako 2012ko diru-laguntzen deialdiari buruzko iragarkia. Argibide gehiago, hemen : Aquitaine-Euskadi.

Euskara

Hiztegiak

Baliabide didaktiko eta metodologikoak

Entziklopediak

Gramatika

Gramatika beste hizkuntzatan

Pop eta folk musika

Bertsolaritza

Gastronomia

Argazkilaritza, diseinua eta arkitektura

Musika klasikoa

Ikusizko Arteak

Dantza

Antzerkia