Albisteak

Bartzelona KulturLab 2012: erreportajegintzaren sekretuak ikasten

2012-05-18 Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB masterreko ikasleek klasean erakutsitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute Bartzelona Kulturlab 2012 izeneko kazetaritza proiektuan. Bost egunez, maiatzaren 20tik 25era, erreportajeak egiten arituko dira Kataluniako hiriburuan. Guztira, 65 ikaslek hartuko dute parte. Euskaldunez gain, tartean egongo baitira Bordeleko Kazetaritza Masterreko ikasleak eta Ramon LLul Unibertsitatekoak . Beraz, euskara, katalana, frantsesa eta gaztelania [...]

34 euskal talde Heineken Jazzaldian

2012-05-18 Euskal musikariek edota Euskal Herrian bizi diren musikariek osatutako hogeita hamalau jazz taldek parte hartuko dute uztailaren 19a eta 23a bitartean Donostian egingo den Heineken Jazzaldiaren 47. edizioan. Euskal musikariak jaialdiko eszenatoki guztietan egongo dira; Kursaal Auditorioa, Trinitate plaza, Victoria Eugenia Antzokia eta San Telmo Museoa barne. Doako kontzertuak eta ordaintzekoak eskainiko dituzte.

Et Incarnatus [...]

César Sarachu “The Master and Margarita” antzezlanean: “sekula egin dudan lanik onena da”

2012-05-17 Complicité abanguardiako antzerki konpainia britainiarrak arrakasta itzela lortu du Londresen eta Madrilen, Bulgákov idazle errusiarraren The Master and Margarita liburuan oinarritzen den antzezlanarekin. Bi hirietako kritikariak bat etorri dira César Sarachu bizkaitarraren lana goraipatzerakoan: “sufrimenduan egundoko espiritualtasuna ekartzen dio antzezlanari” (The Telegraph). Europan barrena jarraituko duten bira hasi baino ez da egin: Viena, Amsterdam, [...]

Basque Artists Guide; euskal artea mundura

2012-05-17 Bilboko Arte Ederretako Museoak euskal artearen bildumarik garrantzitsuena du bere hormen artean. Euskal artisten lana mundu osora zabaltzeko “Basque Artists Guide ” izeneko liburua argitaratu du ingelesez Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
Liburuaren azaleko margolana. Aurelio Artetaren "Euskal emakume nekazariak fruta eta barazkiekin" obra.
Gida XVI.mendetik hasten da, Juan de Anchietaren “Kalbarioa” eskulturarekin eta Segio Pregoren “Tetsuo, [...]

Ixiar Rozasen “Humano Caracol” lana “Hamaca” katalogoan

2012-05-16 Bartzelonako Hamaca Media & Video Art distribution etxeak  Ixiar Rozas euskal idazle, antzerkigile eta bideo sortzailearen Humano Caracol bideo lanak aukeratu berri ditu bere katalogorako. Rozasek egungo artistari eskaintzen dion erretratu sorta da Humano Caracol saila; erretratu horiek dokumentalen bitartez egiten ditu lasartearrak,  “artxibo mikropoetikoak” onduz.
Humano Caracol 3: Steve Paxton

Humano Caracol saileko lanak hainbat lekutan [...]

Bi euskal talde TAC jaialdiako sail ofizialean

2012-05-16 Valladolideko Antzerki eta kaleko Arteen Nazioarteko Jaialdia (TAC) ospatuko da maiatzaren 23tik 27ra. Bertan, bederatzi estatutako berrogeita hamar konpainiak parte hartuko dute, tartean hainbat euskal taldek. Kukai Dantza konpainia eta Producciones Gaupasa jaialdiaren sail ofizialean egongo dira.

Valladolideko Antzerki eta kaleko Arteen Nazioarteko Jaialdia

[...]

Arakis Mexikoko Unibertsitate Autonomoan

2012-05-15 Xabier Arakistainek “Satélites en espiral” proiektuan parte hartuko du Mexikoko Unibertsitate Autonomoan, Etxepare  Euskal Institutuaren babesari esker. Maiatzaren 23an hitz egingo du  “Voces visionarias” atalaren barruan.
Xabier Arakistain

Ziklo hauen barruan eztabaidak planteatuko dira, beti ere ikuspuntu feminista ardatz hartuta. Gai ezberdinak izango dituzte mintzagai bertan bildutako aktisbistek, artistek, teorikoek… Horien artean daude, boterea eta kulturaren [...]

Antzerkiaren etorkizunari buruz ariko dira Leioan

2012-05-15 “Leioako Umore Azoka” dela eta, ikuskizunez beteko da datorren egunetan Leioa. Antzerki, dantza eta musikaz beteko dira herriko txoko guztiak. Badira, ordea, sektorean kezka sortzen duten zenbait gai ere; krisi ekonomiko, etorkizunera begirako erronkak…. Horiei guztiei buruz mintzatzeko hainbat jardunaldi antolatu dituzte jaialdiaren baitan. Sektoreko adituek, Etxepare Euskal Institutua barne,  euren esperientziak kontatu eta [...]

“Alén da fronteira, sete poetas vascos” liburuaren aurkezpena Galizian

2012-05-14 Faktoría de libros argitaletxeak, Alén da fronteira. Sete poetas vascos liburua aurkeztuko du du gaur eta bihar Galizian. Liburuak Luigi Anselmi, Bernardo Atxaga, Jon Gerediaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia eta Joseba Sarrionandiaren olerkiak biltzen ditu euskaraz eta galegoz.  Aurkezpenetan, Ruper Ordorika eta Arkaitz Miner musikariak eta Jose Angel Irigarai idazle eta edizioaren [...]

Euskadi, herrialde gonbidatua Pirineotako Aintzinako Musika Jaialdian

2012-05-11 Etxepare Euskal Institutuak eta Música Antiga dels Pirineus Jaialdia Elkarteak gaur Bilbon sinatu duten hitzarmenari esker, udan egingo den jaialdiko 9 kontzertutan euskal egileen musika entzun ahal izango da, Pirineotako 7 herri ezberdinetan. Egitarauak bi euskal talde hartuko ditu: argien mendeko euskal dantzak joko dituen Intonationes eta Ensemble Dietessaron, Juan de Antxietaren lanak eskainiko [...]