Agenda

Euskadi-Brasil: harreman zinematografikoak

[ 09/26/2012; ] Irailaren 26an Euskadi- Brasil Koprodukzio Topaketa egingo dute Donostiako Zinemaldiaren baitan, Industria Jarduerak izeneko atalaren barruan. Bilerak Brasilgo industriarekin harremanak estutzeko balio izango du baita bi herrialdeetako ekoizleek aurkezten dituzten proiektuetarako koprodukzio-aukerak aztertzeko ere. Etxepare Euskal Institutua bertan izango da.

Informazio gehiago hemen

EHUko ikasleak Bartzelona KulturLab2012 proiektuan

[ 05/20/2012 9:00 a 05/25/2012 17:00. 05/20/2012 9:00 a 05/25/2012 17:00. ] Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB masterreko ikasleak Bartzelonara joango dira maiatzaren 20tik 25era Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin, erreportajeak grabatzera. Kataluniako hiriburuan, Bordeleko Unibertsitateko ikasleekin eta Ramon Llul Unibertsitatekoekin arituko dira elkarlanean.

Topaketa animazio alorreko mexikar ekoizleekin

[ 05/28/2012; ] Mexikoko animazioaren sektoreko ekoizle eta banatzaileekin bilduko dira Etxepare Euskal Institutua eta EIKEN Euskadiko Ikusentzunezkoen Klusterra maiatzaren 28an Etxepareren egoitzan. Maiatzaren 30ean, bestalde, AnimaBasque-Business jardunaldira joango da Bilboko Euskalduna Jauregira Etxepareren ordezkaritza bat. Egun osoan zehar, aurkezpenak, bilerak eta elkarrizketak egingo dituzte. Bi ekintzak hauek lankidetza sustatzeko eta merkatu berrietara zabaltzeko aukera emango dute.

Antzerkia eta kaleko artea Valladoliden

[ 05/23/2012 0:00 a 05/27/2012 0:00. 05/23/2012 0:00 a 05/27/2012 0:00. ] Maiatzaren 23tik 27ra Valladolideko Antzerki eta Kaleko Arteen Nazioarteko jaialdia burutuko da. Aurtengoa XIII. edizioa izango da eta bederatzi estatutako berrogeita hamar konpainia bilduko ditu. Tartean talde euskaldunak. Kukai Dantza konpainia eta Producciones Gaupasa taldea sekzio ofizialean lehiatuko dira euren ikuskizunekin.

Bernardo Atxaga Parisen

[ 04/12/2012; ] Bernardo Atxaga idazlea Parisko Sobornne III unibertsitatean izan zen apirilaren 12an, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz. Bertan, estaturik gabeko hizkuntzen literaturaz hitz egin zuen beste idazle batzuekin batera. Mahainguruaren izenburua.”Situation acutelle des littératures basque, catalane et galicienne” izan zen.

Euskadi herrialde gonbidatua FEMAPen

[ 07/12/2012 a 08/25/2012. ] Etxepare Euskal Institutuak eta FEMAPek sinatu duten hitzarmenari esker, Euskadi izango da herrialde gonbidatua Aintzineko Musikaren Pirineotako Jaialdian. Hori dela eta, bi euskal taldek hartuko dute parte –Esamble Diatessaron eta Intonationes- bakoitzak 3 kontzertu emanez. Horrez gain, La Grand Chapelle taldeak Garcia de Salazar euskal egilearen musika joko du.

Natxo Monteroren dantza konpainia Hego Korean

[ 05/20/2012 a 05/27/2012. ] Natxo Montero dantza konpainia Hego Koreara joango da maiatzaren 20tik 27ra Carne di Prima qualitá ikuskizunarekin.

Rikardo Arregi, Lituaniara

[ 10/04/2012 a 10/08/2012. 10/04/2012 a 10/08/2012. ] Druskininkai Poetic Fall Lituaniako jaialdian parte hartuko du Rikardo Arregi poetak Etxepare Euskal Institutuaren laguntzari esker. Jaialdia, urriaren 4tik 8ra bitartean ospatuko da Lituaniako bi hiritan; Druskininkai eta Vilniusen.

Arakis Mexikoko Unibertsitate Autonomoan

[ 05/23/2012; ] Xabier Arakistainek “Satelites en espiral” proiektuan parte hartuko du Mexikoko Unibertsitate Autonomoan, Etxepare  Euskal Institutuaren babesari esker. Maiatzaren 23an hitz egingo du  “Voces visionarias” atalaren barruan.

XV Forum for Iberian Studies Oxforden

[ 06/20/2012 a 06/22/2012. ] National Identitites at the Intersection 

Oxfordeko Unibertsitatean ekainaren 20, 21 eta 22an

Hizlariak:  Bernardo Atxaga (Euskadi);  Isabel Capeloa Gil (Portugal);  Josep Antón Fernández (Catalunya); José Manuel Sande (Galizia);  Rob Stone (Erresuma Batua)