バスク語 / 日本語辞書 辞書 ???
2012-06-26 “Zer arraio esan nahi ote du horrek?” galdetuko diezue agian zeuen buruei. Goiko hitz horiek “euskara-japoniera hiztegia” esan nahi dute eta kotobai.com web orritik hartu ditugu, ideogramen hiztegi berritik. Itzultzaile honen helburua euskal kultura eta Asiako kulturak elkar hurbiltzea da. Sartu eta egin ezazu proba zuk ere: 20.000 hitz eta 19.464 ideogramen esanahiak aurkituko dituzu bertan.

GoiHata S.L. enpresak sortutako hiztegia da kotobai.com. Enpresa honek nazioarte esparruan egiten du lan eta bere jarduera nagusiak itzulpengintza eta interpretazioa, eta Japoniari buruzko aholkularitza dira.
Badakizue beraz, tresnaren sortzaileek esaten duten bezala, “ideogramak buruan eta ibili munduan”: www.kotobai.com










