Agenda

Itziar Barrioren lanak NYn ikusgai

[ 01/28/2012 a 02/18/2012. ] Itziar Barrio artista bilbotarra New Yorkeko Galerie Thomas Henry Ross Art Contemporainek antolatutako All work and no play makes Thomas a dull boy” talde-erakusketan parte hartzen ari da.  Jean-Michel Rossek egin ditu  komisario lanak egitasmo honetan. Barrioren lanak Radiator Gallery, sorkuntzarako abangoardiako gune zabaldu berrian otsailaren 18ra arte izango dira ikusgai; gainera, berak egindako bideo-lan bat emango dute gaur Residency [...]

Xumai Murua, Montrealen bertsotan

[ 12/03/2011 a 12/11/2011. ] Euskararen Nazioarteko eguna dela eta, Montrealgo (Kanada) Euskal Etxeak bertsolaritzari buruzko astea antolatu zuen iragan abenduan. Xumai Murua bertsolariak bertan izateko aukera izan zuen, Etxepare Euskal Institutuari esker.  Bertsotan aritzeaz gain, bertso-eskolak eta hitzaldi bat ere eman zituen, Montrealdik esan diguten modura “giro goxo-goxan” eta zenbaitetan bertso eta kopla kantuan bukatu arte.

Ruper Ordorika Alemanian

[ 02/11/2012; 19:30 a 21:30. 02/13/2012; 19:30 a 21:30. ] Ruper Ordorikak  Hodeien azpian bere azken lana zuzenean eskainiko du otsailaren 11ean Berlingo Mediengalerie aretoan (Duddenstrasse, 10) 19:30etan, Deutsch-Baskische Kulturvereinek antolatutako emanaldian. Otsailaren 13an, aldiz,  sasoi ezberdinetako kantuak eskainiko ditu Konstanzeko Antzokiko Werkstatt gunean, 19:30etan baita ere, Konstanzeko Unibertsitateak antolatutako kontzertuan.  Bi ekitaldi hauek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza jaso dute.

Jabier Muguruzaren “Bikote bat”, Madrilen

[ 01/20/2012; 21:30 a 23:30. ] Datorren ostiralean, hilaren 20ean, ”Bikote bat” aurkeztuko du Jabier Muguruzak Madrilgo “Libertad 8″ aretoan, 21.30etatik aurrera.  Bezperan, berriz, ”Los conciertos de Radio 3″ saioan parte hartuko du, “La 2″ telebista katerako.
Gainera, otsailaren 25ean Bartzelonan ere joko du, eta 26an El Vendrell herrian (Tarragona).

Euskara ikasleak Maizpide Barnetegian

[ 01/09/2012 9:00 a 02/03/2012 15:00. ] Etxepare Euskal Institutuak lagunduta, euskara ikasi edota hobetzeko asmoz, Lazkaoko Maizpide Barnetegian igaroko dute denboraldi bat Hego Amerikako bost ikaslek.

Oreka Tx Wroclaw-en

[ 12/31/2011 20:00 a 01/01/2012 1:30. ] Oreka Tx taldeak Wroclaw-eko (Polonia) Urte Zahar gaueko kontzertu berezian parte hartuko du, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Wroclaw, Donostiarekin batean, 2016ko Kultura Hiriburu izango da.

Ikus albistea.

III. E. Allison Peers Symposium

[ 12/09/2011; 10:00 a 18:30. ] Symposiuma ospatuko da Liverpoolen, ondorengo gaia jorratzeko: “Iberiar penintsulako kultur aniztasuna, iragana eta oraina: irakaskuntzari buruzko ikerketaren hausnarketa”.

Irakurri gehiago hemen.

Euskal Koreografoen 2. Jaialdia Berlinen

[ 12/09/2011 14:00 a 12/11/2011 0:00. ] Mikel Aristegui dantzari donostiarraren, Berlineko Euskal Etxearen eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin “Euskal Koreografoen Berlineko 2. Jaialdia” ospatuko da abenduan. Euskal dantzari eta koreografoez gain, idazleak, bertsolariak eta zinegileak ere bilduko dira bertan.

Euskararen Nazioarteko Eguna

[ 12/03/2011; 10:00 a 21:00. ] Urtero bezala, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan. Etxepare Euskal Institutua Mexiko DFn izango da, bertako Euskal Etxeak antolatutako festan parte hartzeko. Eguerdian bazkaria izango da bertan, eta ondoren, kontzertua eskainiko dute Xabi eta Fredi Paya bertsolariek eta Ugarte anaiak txalapartariek. Ohitura duten bezala, aurten, EITBko Goenkale telesaila omenduko dute.

Guadalajarako Liburu Azoka

[ 11/26/2011 10:00 a 12/04/2011 19:00. ] Guadalajarako (Mexiko) 25. Liburu Azoka ospatuko da azaroaren 26tik abenduaren 4ra bitartean. Etxepare Euskal Institutua bertan izango da euskal literatura ezagutzera emateko, eta aurtengoan, Anjel Lertxundi idazlea gobidatu du bertan antolatutako hainbat ekintzetan parte hartzera.

Albisteak

Euskal Goya saridunekin!

Euskal kutsua izan zuen bart Goya Sarien banaketak, besteak beste Enrique Urbizu bilbotarraren No habrá paz para los malvados filmak sei sari eskuratu zituen eta. Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga ekitaldian izan zen, euskal izendatu guztiei babesa ematen, eta saridunak  zuzen-zuzenean zoriontzeko aukera izan zuen. Bejondeiela!

(more…)

AT!: larunbatean ETB1en eta martxoan Madrilen

Iazko martxoaren 15ean Arriaga Antzokian eskaini zen AT! ikuskizuna ETB1 katean emango dute larunbatean, otsailaren 18an, 23:00etan. Etxepare Euskal Institutuak bere egitasmoa gizarteratzeko aukeratu zuen aurkezpen eszenikoa izan zen AT!. Euskal sortzaileen erakusleiho bikaina izan zen ikuskizuna. 67 euskal artista bildu ziren taula gainean: 25 idazle, 28 aktore, 7 musikari 7 dantzari, Fernando Bernués eta Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean.

Urtebete beranduago, martxoaren 16an, Etxepare Euskal Institutuak Madrilgo Círculo de Bellas Artesera eramango du AT! , bertsio laburrago batean, han ere bere burua aurkezteko asmoz.

AT! Arriaga Antzokian. Irudia: Etxepare

(more…)

“25 Años de Cine” liburuaren aurkezpena

Aizpea Goenaga Madrilgo Filmotekan izan da gaur goizean, 25 Años de Cine. Muestra Internacional de Cine de Pamplona izeneko liburu digitalaren aurkezpenean. CIMA Asociación de Mujeres Cineastas y de Medios Audiovisuales elkarteak antolatu du aurkezpena, eta bertan izan dira libururako elkarrizketatuak izan diren hainbat emakumezko zuzendari: Juana Macías, Ana Diez eta Helena Taberna, azken hau ekitaldiaren aurkezle lanak egin dituena.

Liburuaren azala

(more…)

Etxepare euskal galeria eta artistekin ARCOn

Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga ARCOn da atzotik, bertaratu diren euskal galeria zein artistei babesa emanez. Institutuak dirulaguntzak bideratzen ditu galeriek ARCO zein nazioarteko beste zenbait arte azoketara joateak dakarren kostuari aurre egiten laguntzeko.  

Irudia: ARCO

(more…)

Lau euskal talde Artistas en Ruta programan

Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta José Luis Sevillano AIE Asociación de Artistas, Intérpretes o Ejecutantes erakundeko zuzendari orokokorrak 2012. urterako hitzarmena sinatu dute gaur eguerdian Madrilen, Luis Cobos AIEko presidentearen aurrean. Ituna Artistas en Ruta programaren eremuan garatuko dute. Izan ere, gaur bertan datorren hiruhilekoan egitasmoan parte hartuko duten taldeak hautatu dituzte, tartean, lehen aldiz, lau euskaldun: Jon Urrutia Trio, Jabier Muguruza, Sumisión City Blues eta Smile.

Getxoko Smile taldea. Irudia: Daniel Merino

(more…)